K1 mailan, finalerdira iritsi zen Chourraut. Ezin izan zuen finalerako txartela lortu, ordea. Uztailaren 1ean, zirkuitu zorrotzari aurre egin zion herritarrak eta nabigazio arazoak izan zituen; hamalaugarren atean ukitua izan zuen. 107.35 marka egin zuen eta lehia hamazazpigarren postuan amaitu zuenez, ezin izan zuen finala jokatu.
Egun horretan bertan, arratsaldean, kayak kroseko kanporaketak lehiatu zituen eta hirugarren denborarik onena eginez, final laurdenetara iritsi zen. Hurrengo egunean, bere probako hirugarren izan zen ate batean hutsa egin ostean eta ezin izan zen finlaerdietan egon.