Donosti Cup txapelketan gozatzeko aukera izango da aurten ere Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 3a, 12:42

Gaur goizean Donosti Cup txapelketa hasi da. Nazioarteko 865 futbol talde izango dira aurten maila ezberdinetan parte hartzen eta horietako hamahiru lasarteoriatarrak izango dira; Ostadar SKTko zazpi eta sei, Texas Lasartearra taldekoak. 80 zelaietan jokatuko da lehiaketa eta Michelin Kirol gunea izango da horietako bat. Gaur, lehen neurketa B15 mailako Astigarragako Mundarro eta Ostadr SKTren artekoa izan da

Baloia hasi da biraka Michelin kirol gunean. Donosti Cup hasi da eta gaurtik larunbatera maila ezberdinetako partidaz gozatu ahalko da bertan. Lehen norgehiagokan Ostadarrek kanpoko bezala jokatu du Astigarragako Mundarroren. Ongi hasi dute lehiaketa gazteek. Urdin-beltzak erritmo biziaz jardun dira hasieratik eta 0-5 nagusitu dira.

Bihar eta etzi ere etxeko taldeak ikusteko aukera izango da Michelin kirol guneko zelaian. Lasarte-Orian jokatuko diren partida guztiak lehiaketako webgunean daude ikusgai.   

Ostadarreko B15a ez da gaur estreinatuko den herriko ordezkari bakarra izango. Urdin beltzen B13 taldeak Urnietan izango du16:00etan lehen partida, Beti ona izango du aurkari.

Ostadar zein Texaseko gainerako taldeek bihar, uztailaren 4rekin hasiko dute lehiaketa. Hauek dira euren neurketak:

B19 18:15 - Matigoxotegi Barcelona Soccer Houston - Texas Lasartearra
19:15 - Matigoxotegi Antigua Luberri - Ostadar SKT
B16 17:15 - Lazkao Orlando City - Ostadar SKT
B15 18:15 - Elgoibar Texas Lasartearra - Zuatzu KE
B14 11:45 - Urnieta Mandeville - Ostadar SKT
B13 16:15 - Urnieta Barcelona Soccer Houston - Texas Lasartearra
B11 9:45 - Beraun 2 Ostadar SKT - Sense CD A
11:15 - Puio 2 Atletic Catalunya - Texas Lasartearra
B10 10:45 - Hernani 2 Texas Lasartearra - Vasconia CD C
B9 15:30 - Beraun Anex. Texas Lasartearra - Martutene KE A
G14 9:30 - Michelin kirol gunea Fontsanta - Fatjo CD B - Ostadar SKT