Ostadarreko txirrindularitza Tourreko porra egiteko egunak iritsi dira

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 27a

Arg.: Ostadar SKT

San Pedro jaiak eta Frantziako Tourra ate joka ditugu. Uztailaren 1ean, txirrindularitza itzulia hasiko da Bilbon eta gure inguruetan lasterketaz gozatu ahalko da. Txirrindularitzako zaletuek porra egiteko garaia ere badute. Ostadar SKTk ohiko tabernetan porra egiteko zerrendak eta boletoak banatu ditu eta bere webgunean ere egiteko aukera abiaraziko du. Uztailaren 1era arte bete ahalko dira txartelak. Sariei dagokionez, lehen sailkatuak 400 euro irabaziko ditu eta bigarrenak, berriz, 200 euro; etapako irabazleak 65 euro lortuko ditu eta sei urdaiazpiko ere zozkatuko dituzte. Gogoratu lau porren sari nagusian puntuak gehitzeko Euskal Herriko itzuliko zein Giroko porretan erabilitako izen bera jarri behar dela txarteletan. Gehienez, hamar txartel egin daitezke izen berdinarekin probako.