Gros Xake Taldeak eraman zuen II. Lagunarteko Taula Xake txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 27a, 09:00

Abadiño, Santurtzi, Gasteiz, Donostia, Errenteria, Irun eta herriko xake jokalariak bildu ziren igandean Mirentxu trinketean. II. Lagunarteko Taula Xake txapelketa jokatu zen. Gros Xake Taldeko kideek eraman zuten garaikurra, baina gertu izan zen etxeko Taula XAke Klubeko A taldea

Xakeko zaletuek hitzordua izan zuten igandean Mirentxu trinketean. Lasarte-Oriako Taula Xake Klubak bigarren urtez Lagunarteko Taula Xake txapelketa antolatu zuen. Euskadiko txoko ezberdinetatik etorri ziren taldeak lehiatzera eta goiz pasa ederra egin zuten taula artean. 

Herriko elkarteak hiru taldea aurkeztu zituen lehiaketara eta horietako bik ezaugarri bereziak zituzten. C taldea infantil mailako jokalariek osatu zuten;  A taldean, aldiz, 90. hamarkadan Euskal Ligan jokatu zuten kideeek egin zuten bat: Jose Luis Olazagoitia Rodriguez (Madriletik etorri zen ekimenan parte hartzeko), Luis Angel Ortega Fuentes, Julio Prieto Toribio eta Fernando Ortega Fuentes. Azken honek lortu zuen emaitzarik onena, bigarren izan ziren. Horrez gain, Jose Luis Olazagoitiak lehen taula onena egin zuen eta Fernando Ortegak laugarrena.

Juan Cruz Figueras Taula Xake Klubeko lehendakariordeak eta Txus Alonso jardunean dagoen kirol zinegotziak banatu zituzten sariak. Gros Xake Taldeak irabazi zuen txapelketa eta aipatu legez, Taula A taldea izan zen podiumeko bigarren mailan; Abadiñoko taldea hirugarren izan zen. Lehia amaituta, guztiak Palomo Linares elkartean batu ziren mahai inguruan jokaldiak eta iraganeko kontuak gogoratzera.