San Pedro Jaiei ongietorria emateko, urtero legez, aurten ere hainbat jolasetan aritu dira erretiratuak. Lehia polita izan dute elkarren artean, eta norgehiagoka orok bezala, honek ere eman ditu txapeldun orde eta irabazleak. Eta hain zuzen ere, horiek saritu ditu gaur Biyak Bat egoitzak.
Parte hartzaile eta elkarteko kidez bete da egoitzako aretoa, eta beraiekin batera egon dira baita ere udal ordezkariak. Azken horien eskuetatik jaso dute askok saria, beste batzuk, berriz, elkarteko zuzendaritzako kideengandik. 36 saritu izendatu dituzte, batzuk, sari bat baino gehiago irabazi dituzte.
Ostean, ekimenari amaiera emateko, merienda eder bat egin dute han bildutakoek.