KAE2 Ligak Mutrikun eman dio hasiera. Gaizka Ormazabal herritarrak Hibaikako eskifaian hirugarren postua eskuratu du denboraldiko lehen jardunaldian. Ontziak hirugarren txandan parte hartu zuen Orio eta Portugaleterekin batera; aurretik Portugalete eta San Juan eta Mutriku eta Donostiarra izan ziren uretan lehian. Azken txandako hiru kideek aurrekoen denborak ondu zituzten. Orio nagusi izan zen; Portugaletek bigarren postua eskuratu zuen eta Hibaikak itxi zuen hirukoa. Gorrien helburua Ligako lehen postuetan egotea da. Hurrengo hitzordua uztailaren 1ean izango dute Pasai Donibanen.