Pop eta rock abesti ezagunekin osatu du Zero Settek bere emanaldia

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 25a, 15:38

San Pedro Jaietarako orduak besterik ez dira falta eta giroa sortzen joateko zenbait ekimen egin dituzte asteburuan herrian. Igande eguerdian Zero Sette akordeoi orkestrak bere aletxoa ekarri du pop-rock abesti ezagunekin osatutako errepertorio batekin. Segundo batzuez musika entzutea nahikoa izan da zein kanta zen jakiteko. Bateria eta piano doinuekin lagundutako akordeoietatik  Aldapan gora, Heldu da garaia, Don't stop me now,  Whatever you do, You can leave your hat on, Nothing else matters... atera dira ordubetetik harago joan den emanaldian. Plazan jarritako eserlekuetako asko bete dituzte herritarrek eta zabalguneko beste leku batzuetatik ere jarraitu dute saioa.