XXXIII. Squash txapelketako finalak jokatu dituzte larunbat arratsaldean Maialen Chourraut kiroldegian. Kinin Calvo eta Iñaki Garcia aritu dira txapela lortzeko lehian eta Garcia gailendu da nagusitasunez: 3-0 (15-9, 15-9, 15-4). Aurrez, txapelketa nagusiko hirugarren postua erabakitzeko partidan Ander Huegun eta Iker Cañedo aurrez aurre izan dira. Cañedak 3-0 irabazi du (17-14, 17-15, 15-13). Jardunaldiko lehen partida Julen Urruzolak eta Alex Etxeberriak jokatutako kontsolazio finala izan da. Urruzola izan da txapelduna 4-1 irabazita (17-15,15-12, 12-5, 15-11). Hiru norgehiagoken ondoren, Agustin Valdivia alkateak eta Txus Alonso Kirol ataleko buruak sariak banatu dizkiete.