GKSk bi jarduera antolatu ditu sanpedroetarako

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 24a

Buruntzaldeko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) ere bere eskaintza prestatu du datorren asten hasiko diren jaietarako. Asteartean, hilak 27, Aisialdi eredu kapitalista aztertzen hitzaldia egingo dute Gaztelekuan, 11:30ean hasita; eta uztailaren 2a, berriz, futbito txapelketa jokatuko dute. Parte hartu nahi dutenek gutxienez bospasei laguneko taldea osatu beharko dute eta eragilearen sare sozialen bidez izena eman: @gks_buruntzalde (Twitter) edota @gks_buruntza (Instagram)