Lasarte-Oriako auto zirkuituari buruzko kanpainaren saria banatu du Aterpeak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 24a, 15:03

Aterpea elkarteak Lasarteko-Oriako auto zirkuituaren mendeurrenaren harira antolatutako kanpainaren saria banatu du eguerdian Oria Txiki taberna aurrean. Isabel Esnaola usurbildarrak zoria alde izan du eta Mari Carmen ahizparekin batera gozatu du auto klasiko batean zirkuituan barrena egindako bi orduko paseoaz eta Martin Berasategi jatetxeko bazkariaz. Elkarteko presidente MIguel Angel Prietok eman dio oroigarri sinbolikoa, eta bidez batez, kanpainak izandako parte hartzea handia izan dela nabarmendu du. "Jendeak aprobetxatu egin du herriko saltokietan erosteko ea saria eskuratzen zuen". Agustin Valdivia alkateak irabazlea zoriondu, eta gauza bera egin du Aterpeako arduradunekin, "irudimena erabili eta sari erakargarria eskainiz" herritarrek erantzuten dutela berretsiz, eta aldi berean, herriko merkataritza ezagutarazteko balio duela zehaztuz. Azkenik, Ramon Ormazabalek eskerrak eman dizkio bai kanpainaren aurkezpenerako bai gaurko paseorako elkarteari auto bana utzi dion bikoteari. Hara igo eta txangoari ekin aurretik, Oria Txiki tabernako arduradun Kontxik emandako xanpain botila ireki du Esnaolak eta bertaratutako denek topa egin dute.