Badatoz San Pedro Jaiak, ekimenez betetako sei egunekin. Haien aurrekoetan, ordea, ere bada zer egin, bereziki, asteburuan. Horien artean, Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroak antolatuta, zunba maratoia aurrera eraman dute larunbat goizean Okendo plazan. Aspaldiko partez zabalgunean aritu dira salto eta dantza, eguraldi txarra edo bestelako arrazoiak tarteko Loidibarren pilotalekuan edo trinketean egin behar izan baitute azken saioak. Gaur, ordea, eguzkia eta beroa izan dira nagusi. Dantza arteko tartetxoak ura edan edo itzaletara joateko baliatu badituzte ere, partaideak gogotik mugitu dira Aizpea Arroyok eta Eneida Martijak gidatutako bi orduko saioan.