Squash txapelketako finalak jokatuko dira bihar

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 23a

2019 urteko squash txapelketako sarituak eta udal ordezkariak.

Bihar XXXIII. Squash txapelketako azken jardunaldia izango da Maialen Chourraut kiroldegian. Julen Urruzolak eta Toño Perezek jokatuko duten kontsolazio finalak emango dio hasiera jardunaldiari, 15:00etan. Txapelketa nagusiko hirugarren postua izango dute jokoan jarraian Iker Cañedo eta Ander Huegunek, eta azkenik, final handian aurrez aurre ariko dira Iñaki Garcia eta Kinin Calvo. Neurketa amaitzean sari banaketa egingo dute.