Michelingo langileen %60ak hitzarmen proposamena onartu du

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 23a, 12:29

Michelinek herrian duen lantegiak bat egin du taldeko gainerako enpresekin eta onartu egin du datozen lau urtetarako hitzarmen proposamena. Zenbait greba eta lanuzte egunen ondoren, astearean egindako azken eskaintzari erantzuna erreferendum bidez erabaki atzo langileek: %60ak alde egin zuen, 300 langilek baiezkoa eman zuten eta 161k ezezkoa. Horri esker, langileriak honako neurriak lortu ditu: 1.500 euroko prima eta KPIaren araberako igoera, enpresen emaitzak direnak direla, %5eko igoera aurten, %3koa 2024an eta %2koa bai 2025ean bai 2026an.