Bergarako Idazle Eskolako zenbait kidek II. Ilunabar Literarioan parte hartu dute: Hatsa elkartearen aurtengo olerki bildumako zenbait pasarte partekatu dituzte Ttakunenea elkartera bertaratutako ikus-entzuleekin. Ondoren, Santa Ana parodiako gidoilari eta antzezleetako batzuek eszena baten irakurketa parodiatua egin dute. Julen Basterra gitarra jotzaileak girotu du ekitaldia. Amaitu ostean, mokadutxo bat jan dute, eta talde argazkia atera.