Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek aste honetako hirugarren eta azken kontzertua eman zuten atzo arratsaldean. Horrela, agur esan diote 2022-2023 ikasturteari; pilak kargatuko dituzte udaran hurrengo kurtsoan are gogo gehiagorekin itzultzeko. Talde gazteenetako kideek ahotsa eta gorputza erabili dituzte Supercalifragilisticoespialidoso eta Ama begira zazu bezalako abestiak interpretatzeko. Instrumentuen txanda izan da gero: gitarra, tronpeta eta zeharkako flauta.
2023 eka 21 Kultura
2023 eka 21 Kultura
2023 eka 21 Kultura