Multzoko fasean lehenengo sailkatu ostean, finalerdian etxeko taldea izan zuen aurrez aurre Texas Lasartearrak. Vasconia 2-0 aurreratu arren, lasarteoriatarrek itzulia eman zioten neurketari eta 2-4ko markagailuarekin aurrera egin zuen. Final zirraragarrian Kostkas izan zuen aurkari. Bana berdindu eta penaltietan erabaki zen oroimenezkoaren garailea. Zorri txarrez donostiarrek eraman zuten garaikurra. Hala ere, talde zuri-urdineko jokalariek txapelketa ederra egin zuten. Taldeko arduradunek azaldu dutenez, "aurten hasi dira gurekin lehian eta gurekin batera jokalari eta pertsona bezala garatzen jarraitzea espero dugu".,