Primerako lana egin zuten igerilari gazteek eta guztiek parte hartu zuten probetan euren markak ontzea lortu zuten. Guztira 26 marka pertsonal berri ezarri zituzten.
Horrek lehen postuetan egotea ekarri zuen; hogeita bat domina jantzi zituzten. Bakarkako saioetan:
| Urrea | Zilarra | Brontzea |
|
Iñaki Garcia, 100 m. bizkar. Iñaki Garcia, 200 m. bizkar. Iñaki Garcia, 200 m. lau estilo. Oihan Matute, 100 m. lau estilo. Mario Amantegi, 400 m. lau estilo. |
Iñaki García, 100 m. libre. Oihan Matute, 200 m. bular. |
Ibon Elola, 100 m. bizkar. Ibon Elola, 200 m. bizkar. |
Erreleboetan, aldiz, mutilak 4x100 m. lau estiloetan garaile izan ziren eta txapeldunorde 4x100 m. eta 4x200 m. probetan.
Sailkapen orokorrari dagokionez, Iñaki Garciak laugarren postuan amaitu zuen lehia, hirugarrenarengatik puntu gutxira eta mutilen taldea txapeldunorde izan zen.

Horrez gain, Espainiako txapelketarako gutxieneko berria ere eskuratu zuen Garciak, 200 m. bizkar probakoa eta 100 m. libreko markatik ehunekoetara geratu zen. 4x100 m. erreleboa ere balentria lortzeko gutxira geratu zen.
Asteburu honetan maila bereko Euskal Herriko Txapelketa ospatuko da Iruñeako Anaitasuna kiroldegian. Bertan izango dira igeriketa taldeko Garcia, Amantegi, Elola eta Matute. Banakako probetan zein errelebo probetan lehiatuko dira