II. Ilunabar Literarioa egingo dute gaur, Ttakunenean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 21a

Iazko ilunabar literarioko partaideak.

Bergarako Idazle Eskolako kideek II. Ilunabar Literarioa egingo dute. Hatsaren poesian argitaratutako poemak irakurri eta aurtengo Santa Ana parodiako eszenetako bat irakurriko dute. Julen Basterra gitarra jotzaile lasarteoriatarrak girotuko du ekitaldia.