Azken egunetan aurrera eraman dituzten jokoen sariak datorren asteko astelehenean banatuko dituzte, Biyak Bat elkartean bertan (Kale Nagusia, 40), 18:00etan. Zenbait udal ordezkari bertaratuko dira. Bestalde, bihar goizean urteroko gimnastika erakustaldia egingo dute egoitzakoek, Maialen Chourraut kiroldegian, 10:30ean.
Aipatu jarduera horiek guztiak sanpedroen aurrekari gisa burutu dituzte Biyak Bateko kideek. Festetan ere parte hartuko dute, hilaren 30ean lerroko dantzen erakustaldi bat egingo baitute Okendo plazan, 12:00etatik aurrera. Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian ariko dira.