27 urte ditu Marcosek eta zelai erdian jokatzen du, aurrelariengandik gertu. Maila tekniko altuko jokalaria da, baloiarekin ongi moldatzen dena. Datorren denboraldian bere taldea izango denak gaur goizean iragarri du lasarteoriatarra fitxatu duela.
Ver esta publicación en Instagram
Baleareetako irla horretako futbol taldeak RFEF 2. mailako 3. multzoan jokatu du aurten. 45 punturekin, 11. izan da. Gernika, berriz, kategoria bereko 2. multzoan aritu da eta aparteko denboraldia egin du, 53 puntu bildu eta 5. postuan geratuta. Jokalari garrantzitsuenetako bat izan da Marcos; erasoko jokoa antolatzeaz gain, fin ibili da ate aurrean, zazpi gol sartuta.