'Mixi' izeneko katu baten bila dabiltza

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 20a

Mixi izeneko katu baten bila dabil herritar bat. Zabaleta auzoan galdu da animalia; arra da, kolore urdineko begiak ditu eta zertxobait ezkela edo begi-okerra da. Norbaitek ikusi badu edo berari buruz zerbait badaki, jabeak eskatu du 661 52 11 69 telefono zenbakira deitzeko.