Erketzen emanaldia bertan behera utzi dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 17a

Erketz EDTko taldeek ohiko ikasturte amaierako emanaldia egitekoak ziren larunbat arratsaldean Okendo plazan. Tamalez, saio hasi baino bi ordu lehenago ekaitza lehertu da eta gogoz euria egin du orduz geroztik. Hori dela eta, antolatzaileek bertan behera uztea erabaki dute.