Herriko atletek Euskadiko txapelketa lehiatuko dute asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 16a

Naroa Furundarena, pistako denboraldiko luzera jauziko saiakera batean. Arg.: Gipuzkoako Atletismo Federazioa / @gupodesign

Euskadiko Txapelketa lehiatuko da asteburuan Gasteizen eta herritarrak izango dira bertan lehian. Ostadar SKTk sei ordezkari izango ditu; Atletico San Sebastian taldean dagoen Nerea Eugi, Aloña Mendiko Jon Presa zein Real Sociedadeko Yeray Varela ere lehiatuko dira proba ezberdinetan

Ostadar Atletismo taldeko kideek jakitera eman dutenez, aurten markak lortzeko lehai handiagoa izan da. Hala ere, sei kide izango dira asteburuan Esuakdiko txapelketa lehiatzen. Lau jauzi probetan izango dira: Naroa Furundarena eta Oinatz Almagork, jauzi hirukoitzean  eta Alex Alkainek eta Enara Gonzalezek, luzera jauzian. Gainerako biak Oihana Igarriz eta Aiala Ramos jaurtiketa probetan, diskoa eta xabalina, hurrenez hurren.

Horiez gain, 100 metroko abiadura proban Atletico San Sebastian taldean dagoen Nerea Eugi eta Real Sociedadeko Yeray Varela lehiatuko dira. Eta 5.000 metroko proba luzean, Aloña Mendiko Jon Presa izango da.
 
Galiziako txapelketan ere izango da Ostadarreko ordezkaririk. Maider Rekondo herritarra Galizian ari da bizitzen eta lurralde horretako lehiaketan parte hartuko du disko jaurtiketa proban.
 

BAT taldearekin lehian

Euskadiko txapelketa prestatu edo marka egiteko, proba libreak izan ziren hilaren 10ean, Ordizian.

100 m. proban Real Sociedadeko Yeray Veroniezek 10,89 marka egin zuen; talde urdin-beltzeko Alex Alkain (11,48) , Unax Riezu (11,65), Isan Daniel Olivares (14,08) eta Iraia Alkorta (12,86) ere izan ziren lasterka. Luzera jauzian, aldiz, Oinatz Almagrok 5,51 metroko marka egin zuen.

Eta egun berean, Naroa Furundarena taldekideakBidasoa Atletico Taldearekin (BAT) parte hartu zuen. Ohorezko mailan mantentzea zuen jokoan taldeak; ezin izan zuten helburua lortu. Alabaina, herriko atletak jauzi hirukoitzean 13,18 metroko jauzia egin eta garaile izan zen.