Tapizera ateratzen lehenak taldeko gimnastak izango dira. Hilaren 17an, 16:00etan, Maialen Chourraut kiroldegian izango da hitzordua.
Beroketak egin eta banaka zein taldeak kirolariek esku hutsik edo tresna ezberdinekin euren trebetasuna erakutsiko dute.
Horrez gain, Garazi Gomezek aurreratu duenez, aurtengo emanaldia kirol horretako hainbat alderdi erakusteko baliatuko dute.
Judoko kideek, aldiz, egun bat beranduago, 10:15ean, tatami erraldoian bihurtuko dute kiroldegiko kantxa. Adin ezberdinetako kirolariak ariko dira.
Ostean, LOKEko atal guztiak batuko dira denboraldi amaierako bazkarian. Mahaiaren bueltan sail bakoitzak oroigarri banaketa egingo du.