Mahai jokoen txapelketa egingo dute gaur Biyak Bat elkartean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 16a

Biyak Bat elkarteko kideek jakinarazi dute mahai jokoen txapelketa aurrera eramango dutela gaur arratsaldean, Kale Nagusiko 40. zenbakiko egoitzan, 16:00etatik aurrera. Parte hartu nahi dutenek bertara joan beharko dute. Datorren astean jarduera gehiago egingo dituzte.

Datorren asteko astelehenean, hilak 19, emakumeen toka txapelketa egingo dute Isla plazan, 16:00etan. Toki eta ordu berean, pote, igel eta toka lehiaketa aurrera eramango dute. Azkenik, gimnastika erakustaldia egingo dute ostegunean, Maialen Chourraut kiroldegian, 10:30ean. 

Aipatu txapelketetako sariak hilaren 26an banatuko dituzte, Biyak Baten egoitzan, 18:00etan.