Texas Lasartearra CFko 2012 urteko alebin eta 2014 urteko benjaminek Pasaiako Torneoa jokatu zuten hilaren 10ean eta 11n. Benjaminek ezin izan zuten azken fasera sailkatu; alebinak lan ederra eginez, finalera iritsi ziren. Trintxerperen aurka neurtu zituzten indarrak azken norgehiagokan eta 2-0 galdu zuten.