Partida hotz hasi zuen talde urdin-beltzak. Hala ere, egoerari itzulia eman eta hamargarren minututik aurrera, araozak sotu zizkion Aizkorriri eta bi jokaldiri esker, 2-0koa jarri zuten markagailuan. Minutuak igaro ahala aurkaria ere jokora moldatu zen, indarrak orekatu eta bi kornerretan neurketa berdintzea lortu zuen.
Bigarren zatiko lehen minutuetan ere oreka mantendu zen. Alabaina, defentsan gero eta arazo gehiago sortzen hasi zen Segurako taldea eta baloi luze baten ostean, hirugarren gola egin zuen aurkariak.
Berdinketaren bila aldaketak egin zituen Ostadarrek, baina kontraeraso batean laugarrena egin zuen Aizkorrik.
Beñat Loiarte entrenatzailea pozarren dago kirolariek denboraldi osoan zehar egindako lanarengatik. "Jokalarien konpromezu eta esfortzua eskertzekoa izan da urte guztian zehar. Partida askori itzulia emateko gai izan gara. Azkenengoan eta politenean edo garrantzitsuenean emaitza lortu ez arren, urte osoko lan guztiarekin harro gaude Gorri eta biok," adierazi du. Pena du, ordea; laguntzaile duen Jose Manuel Loiarte Gorriren azken neurketa zen eta ezin izan zioten garaipena eskaini.