Herritarren bi ontziek lehen txandan neurtu zituzten indarrak. Nagusi izan zen Lugañene, Tolosaldea bigarren izan zen eta Hondarribia hirugarren.
Bigarren txandan, ordea, lehiaketako garaile izan zen Donostiarrak eta Oriok Belartieta kide duen eskifaiak egindako denbora ondu zuten. Beraz, hirugarren postuarekin konformatu behar izan zen Donostia Arraun Lagunak.
Bestalde, egun bat lehenago, hilaren 10ean, Lekeitioko ikurriña jokatu zen. Bertan, Ormazabal herritarra kide duen Hibaikak parte hartu zuen. Bermeo-Urdaibai izan zen garaile eta Hibaika hamaseigarren izan zen.
Liga hasiera
Azken probak izan dira lehia bizia hasi baino lehen. Izan ere, bi aste geratzen dira Belartietak eta Fernandezek denboraldia hasteko. Uztailaren 1ean A Coruñan izango dute Euskotren Ligako lehen hitzordua. Ormazabalek, aldiz, hilaren 24an emango dio hasiera KAE2 Ligari, Mutrikun.