Ostadar Inklusio taldeko Gorka Uzkudun eta Ane Asensio Getafen, Madrilen hilaren 10ean eta 11n jokatu zen Espainiako gurpil aulkiko eslalom txapelketan parte hartu eta zilarrezko hiru domina jantzi zituzten. Erlojupeko proban bigarren postua eskuratu zuten biek eta Asensiok gainera Kanporaketa saioko podiumeko bigarren mailara igo zen.