Erketz EDT dantza taldeak gogorarazi du San Joan bezperako (hilak 23) ospakizuneko sokadantza prestatzeko saioak egiten ari dela Garaikoetxea-Landaberri ikastetxean. Asteartea izanik, gaur egingo dute hurrengoa, 20:00etan. Ekitaldi horretan parte hartu nahi duen edonor joan daiteke.