Esperientzia "zoragarria" bizita itzuli dira Faltzesetik etxera LOZETeko kideak. Guztira, taldekide eta senideak batuta, hemezortzi pertsonako taldetxo bat joan zen herritik, eta nabarmendu dute ekimenaren antolaketa eta bertan sortutako giroa "ezin hobeak" izan zirela.
Topaketan galdutako indarrak berreskuratzeko, antolatzaileek paella bazkaltzera gonbidatu zituztela ere kontatu dute.Herriko pilotalekuan egin zuten otordua, eta guztira 900 lagun bildu ziren.
Askotariko lekuetako erraldoiak batu ziren Faltzesen, eta Lasarte-Oriakoekin batera, Gipuzkoako beste bi herritakoak ere bai: Andoain eta Villabonakoak.
Oroigarri bat ere ekarri dute etxera; Carlos III.ena eta Nafarroako Blanca erraldoien egurrezko figuratxo bat.