Earra Bertso Eskolak saioa egin du Gaztelekuan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 9a, 19:45

Earra! Bertso Eskolako gaztetxoek saioa egin dute ostiral arratsaldean Gaztelekuan. Hogei bat lagunen aurrean aritu dira zortzi gazteak beraiek trebetasuna erakutsiz. Haurdun dagoen gaztea edota ikastetxe aldaketaren aurrean egoera oso bestelakoak bizi dituzten bi lagunen arteko solasaldia bertsoekin kantatzea egokitu zaie, beste gai batzuen artean.