Brancussi margolaritza akademiako ikasleek urtean zehar egindako lanekin osatutako erakusketa ikusgai dago astebete –astegunetan, 18:00-20:30era–, Antonio Mercero gunean. Eskailera inguruko hormetatik hasita, zintzilik daude askotariko estilo eta gaitako koadroak. Horrez gain, hizki itxurako eskulturatxoak ere badaude, hauek ere koloreztatuak. Irekiera ekitaldira egile gazteak eta haien senideak bertaratu dira, beraien obrak erakutsi eta ikustera. Prestatutako luntxa jan, argazkiak egin, eta hizketan aritu dira. Jose Manuel Monge zuzendaria ere bertan izan da, baita zenbait udal ordezkari: Maite Iglesias, Nuria Fernandez, Nagore Duran eta Txus Alonso.