Texas Lasartearrako alebin eta benjamin mailako taldeek Pasaiako Torneoan parte hartuko dute asteburuan, Jose Mari Zamora zelaian, Errenterian. Txikienak larunbatean lehiatuko dira; Pasaia, Allerru eta Touring izango dituzte aurkari lehen fasean. Alebinek, aldiz, igandean izango dute hitzordua; Pasaia B, Billabona eta Idiazabalen aurka neurtuko dituzte indarrak.