Gipuzkoako Adin Txikiko txapelketako bigarren jardunaldian, Ostadarreko zortzi kirolari egon ziren lehian eta 18 urtez azpiko gazteek lortu zituzten emaitzarik onenak:
- Aiala Ramos: 1º xabalina jaurtiketan – 35 metroko marka "ederrarekin"– eta 3º jauzi hirukoitzean (10,05 m.).
- Oinatz Almagro : 1º jauzi hirukoitzean. Lehenengo saiakeran 12,49 metroko jauziarekin buru jarri zen eta horrela mantendu zen azkenekora saiakera arte. Horretan 12,61 metroko jauzia egin arren, aldeko haizearengatik ez zen baliozkoa izan.
- June Garcia : 2º jauzi hirukoitzean.
- Hodei Garcia : 2º xabalina jaurtiketan.
Atletismo eskolako alebinak Irunen izan ziren Gipuzkoako kluben txapelketan. Ostadarrek bi talde aurkeztu zituen; mutilek zazpigarren postua eskuratu zuten eta neskek zazpigarrena.
Naroa Furundarena talde kidea, aldiz, Salamancako nazioarteako lehiaketan izan zen jauzi hirukoitzeko proban. Hirugarren postua eskuratu zuen 12,76 metroko markarekin. Lehen bi atletak nazioarteko kirolariak zirela nabarmendu dute Ostadarreko arduradunak.