Giroko porrako sariak banatu ditu Ostadarrek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 9a

Hilaren 5ean, Giroko porrako sari banaketa egin zuen Ostadar SKTk, Larrañaga harategian. 400 euroko saria Landismo txartelak eskuratu du eta Iñaki 6665 tiketak, aldiz, lortu du bigarren saria, 200 euro. Larrañaga harategiak ere jaso zuen saria puntu gehien lortu dituen denda izanagatik. Bukaeran urdaiazpikoak banatu zituzten. Hurrengo porra Frantziako Tourrekoa izango da. Partehartzaileek San Pedro jaietan egin ahalko dituzte haien txartelak ohiko komertzio eta tabernetan. Azken eguna uztailak 1a izango da.