Ostadar Ipar Martxako kideek agur esan diote ikasturteari

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 9a

Ipar Martxako taldeako kideetako batzuk, ibilbide batean. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar Martxa taldeko kideek ere entrenamendu saioei eta irteera bereziei amaiera eman diete. Taldeko arduradunek hurrengo ikasturtera begira aldaketa bat jakinarazi dute, irailetik aurrera entrenamendu saioen eguna osteguna izango da.