Rocioko erromeria ospatuko du Semblante Andaluz elkarteak igandean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 9a

Semblante Andaluz elkarteak Rocioko erromeria ekarriko du Lasarte-Oriara. Aurten, egun bakarrera mugatu dute egitaraua, igande honetara hain zuzen. Goizetik hasi eta iluntzera artekoa izango da festa.

Egitaraua

11:30ean, Meza rocieroa, Arantzazuko Ama parrokian. Semblante Andaluz koruak kantatuko du.
12:00etan, tabernaren irekiera.
12:30ean, Amabirjinaren erromeria, Arantzatzuko Ama parrokiatik, Atsobakarrera. 
13:30ean, Semblante Andaluzeko Al alba eta Azahar dantza taldeen emanaldia. 
14:00etan, Ohorezko ardoan, udal ordezkari eta gonbidatuekin. 
14:30ean, Herri bazkaria.
16:00etan, Errenteriako Aljarafe eta Concha Rociera eta Irungo Embrujo Andaluz taldeen emanaldia. 
17:00etan, Semblante Andaluzeko Duende taldearen emanaldia. 
17:20ean, dantza herrikoia. 
20:00etan, Semblante Rociero koruaren eta Duende taldearen emanaldia. Horren ostean, Amabirjina agurtuko dute, Salve Rocieroa abestuz. 
21:30ean, erromeriaren amaiera.