Ostadar Inklusio Taldeko partaideak Espainiako txapelketetan izan dira lehian maiatzeko azken asteburuan. Ivan Sandonis eta Javi Camacho Valladoliden jokatu zen Boccia txapelketan parte hartu zuten binakako BC3 mailan eta txapelduorde izan ziren. Taldeko atletak Basaurira egin zuten bidaia. Ibai Altunak hiru zilarrezko domina eskuratu zituen 100, 200 eta 400 metro lasterketetan. Horrez gain, Ane Asensiok, Jon Mendozak eta Manex Pagolak marka ederrak egin zituzten.