Herritarrak kide dituzten arraun ontziek Gipuzkoako txapelketa lehiatu zuten hilaren 4an, Zarautzen. Hirugarren izan zen Aiora Belartieta herritarra Donostia Arraun Lagunak taldearekin. Hondarribia eta Intza Fernandez, aldiz, laugarren izan ziren. Biek lehiatuko dute Euskadiko txapelketa, hilaren 11n, Ondarroan. Gaizka Ormazabal kide duen Hibaikak, berriz, hamargarren postuan amaitu zuen txapelketa.