Ostadar SKTko kadete taldea Kopako finalean da

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 8a

Kadete B taldea eta entrenatzaileak, denboraldi hasierako irudian. Arg.: Ostadar SKT.

Ostadar SKTren kadete B taldeak ez du denboraldia amaitu oraindik. Hilaren 4an, Urkiren aurka kopako finalerdian jokatu zituen Michelin Kirol guneko zelaian. Bina berdindu ostean, penaltietan erabaki zen garaile eta etxeko taldeak eraman zuen saria. Hilaren 10ean, Villabonan, Aizkorri FT Cren aurka neurtuko ditu indarrak finalean.