Lehen txanda uztailaren 3tik 28ra artekoa izango da, eta bigarrena, abuztuaren 1etik 31ra artekoa. Bi ordutegi eman dituzte aukeran: 09:00etatik 13:00etara edo 10:00etatik 13:00etara. Lasarte-Orian erroldatutako haurrek izango dute lehentasuna, 3 eta 12 urte artekoek. Tokirik libre geratuz gero, beste herri batzuetako umeek aukera izango dute izena emateko.
Aurrez aurreko inskripzioa egin nahi dutenek Pablo Mutiozabal kaleko 2. zenbakira joan beharko dute, Urdaneta eraikineko solairuartera, hirugarren bulegora, hilaren 16a baino lehen. Sarean egiteko aukera ere izango dute, esteka honetan; 18a izango da azken eguna.