LOKEko hiru gimnasta Euskadiko txapelketako podiumera igo dira

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 7a, 11:15
Martinez, Sarmiento eta Aranzabe, Euskadiko txapelketako podiumean. Arg.: LOKE gimnastika.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) gimnastek hitzordu garrantzitsua izan zuten maiatzaren 28an, Leioan eta hilaren 3an, Durango; Euskadiko txapelketa jokatu zuten. LOKEko kideek denetariko emaitzak izan zituzten; bost domina  ere jantzi zituzten

Leioan, Paula Martinez Senior B mailan lehiatu zen xingola eta pilotarekin. Lan ederra egun zuen azken tresna horrekin eta Euskadiko txapeldun berria da. Horri esker, sailkapen orokorreko bigarren sailkatu zen.

Durangon ere lehen postuetan izan ziren LOKEko gimnastak. Podium orokorrera igo zen Maitane Sarmiento kadete A mailako lehian. Brontzezko domina jantzi zuen gimnastak. Ez zen sari bakarra izan. Pilota lanean ere hirugarren izan baitzen Sarmiento.

Azken domina Maialen Aranzabek lortu zuen kadete B mailako mazoen lehian, brontzezkoa.

Euskadiko txapelketako emaitzak

Senior A
Garazi Gomez   13º
Pilota         10º
Zinta         16º
 
Senior B
• Paula Martinez  2º
Pilota          1º
Zinta           12º
 
Jubenil A
• Miriam Prieto     12º
Uztaia          10º
Mazoak       14º
 
Jubenil B
Erika Tejero         8º
Uztaia          14º
Mazoak       4º
 
Maria Polina        19º
Uztaia          21º
Mazoak       12º
 
Aitana Molano     20º
Uztaia          12º
Mazoak       25º
Jubenil B taldea
LOKE       
 
Kadete A
Maitane Sarmiento  3º
Pilota          3º
Mazoak      6º
 
Kadete B Bikoteak
Noa del Amo eta 
Saioa Boyero         
Pilota (Boyero)        7º
Mazoak (del Amo)  8º
 
Maialen Aranzabe eta 
Ane Lopez                7º
Pilota (Lopez)          10º
Mazoak (Aranzabe) 3º
 
Kadetea B taldea
LOKE 1   15º
LOKE 2   14º
 

* Beltzez podiumeko postuak