Texas Lasartearra taldeak giro ederrean eman dio amaiera denboraldiari

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 7a, 10:30

Texas Lasartearra futbol taldeko jokalari eta euren senitartekoek denboraldiari era ezin hobean eman zioten amaiera, bazkari batekin. Oriarte BHIko Landaberri eraikineko patioan 250 bat pertsona bildu ziren eta  bazkal ostean, talde bakoitzeko entrenatzaileek dominak eta sariak eman zizkieten jokalariei. Agurrak ere izan ziren eta Pedro Trejok entrenatzaile maitatuenaren saria jaso zuen. Zuzendaritzako kideek eskerrak eman nahi dizkiete entrenatzaile "euren ardura eta maitasunarengatik; hori gabe ezingo lirateke jokalariak hain zoriontsu izan". Eta hurrengo denboraldia prestatze aldera, hilaren 12tik 15era erakartze jardunaldiak egingo dituzte. Euren sare sozialetan argitaratu dituzte taldeen entrenamendu saioen egun eta ordutegiak.

Arg.: Texas Lasartearra eta Isaac Farré Rico