Gabriele Fernandorena Gipuzkoako eskolarteko txapelketako garaile izan zen bakarka. Eremuko taldekako lehiaketan ere Lasarte-Oriako ordezkariek – Gabriele Fernandorena, Joane Lizaso eta Nerea Odriozola – jaso zuten garaikurra.
Fernandorenak gainera Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan parte hartu zuen eta hirugarren postua erdietsi zuen bakarka; binaka, berriz, garaile izan zen.
Horrez gain, Mariasun Yurrita taldeko arduradunak master mailako Espainiako txapelketa lehiatu du, Mallorcan, Balear Uharteetan, Euskadiko selekzioarekin. Finalerdietara iritsi ziren eta gerora irabazle izango zen Madrilen aurka galdu zuten finala jokatzeko aukera.