Herriko eragile ugarik parte hartu dute Extremadurako Etxeen Lurraldeko 37. Topaketan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 6a, 11:30

Donostiako Konstituzio plazak extremadurar giro ederra izan zuen joan den igandean, bertan egin zutelako Extremadurako Etxeen Lurraldeko 37. Topaketa. Lasarte-Oriak izan zuen ordezkaritzarik: Virgen de Guadalupe Extremadura Etxea, Erketz EDT dantza taldea, Semblante Andaluz elkartea eta Amaia Gonzalez Caballeroren akademiako dantzariak. 

Egun osoko plana prestatu zuten Extremadurako etxeetako lagunek. Goizean plaza horretatik bueltatxo bat eman zutenek probintzia horretako produktu goxoenak dastatzeko eta erosteko aukera izan zuten, hala nola, gazta, txerrikiak, piperrautsa eta ardoa. 

Arratsaldean dantza emanaldi ugari aurrera eraman zituzten, eta orduan igo ziren oholtza gainera Erketzeko, Semblante Andaluzeko zein Amaia Gonzalez Caballeroren akademiako kideak.