Eguzki Areto-Futboleko infantilen Espainiako txapelketeko neurketak Youtuben ikusgai izango dira

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 2a, 14:00
Arg.: Eguzki AF

Espainiako txapelketako multzoko lehia hasiko du gaur arratsaldean Lasarte-Oriako Eguzki AF taldeko infantilak Toledon. Hiru neurketa jokatuko ditu herriko taldeak eta horietako bi futsalnorte2b-grupo2 youtube kanalean jarraitu ahalko dira. Gaur, ostirala 15:30ean, CD Xota talde nafarraren aurka eta bihar, larunbata 10:00etan, Equipe Sport Zaragoza izango du aurrez aurre. Azken partidan, etxeko taldea Moprisala Toledo da aurkaria; neurketa hori ezingo da sarearen bitartez ikusi.