EDUKI BABESTUA

Aurrematrikula egiteko epea ireki du Muntteri AEK euskaltegiak, hilaren 28ra arte

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 2a, 10:00

Muntteri AEK euskaltegian hilaren 28a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek %5eko deskontua eta ordainketa malguagoa egiteko aukera izango dute hala nahi badute, bi epetan.

Muntteri AEK euskaltegiko kideak 2023-2024 ikasturtea prestatzen ari dira. Jakinarazi dute ohiko ikastaroak eskainiko dituztela urritik aurrera: aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza, sareko ikastaroak eta jardun biko eredua. 

Aurrematrikula webgunean egiteko aukera zabaldu dute, www.aek.eus helbidean. Hilaren 28a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek %5eko deskontua izango dute iazko matrikularen prezioaren gainean, eta ordainketa malgutasunez egiteko aukera, bi epetan. Gainera, taldeak eratzeko orduan lehentasuna izango dutela azpimarratu dute AEK-ko arduradunek. 

Esan bezala, izen ematea irekita dago eta azken eguna hilaren 28a izango da, asteazkena. Bide hauek erabil ditzakete herritarrek: www.aek.eus webgunea, Muntteri AEK euskaltegiaren Lasarte-Oriako egoitza (Geltoki kalea, 17) edo 607 62 52 33 telefono zenbakia.

Aurrematrikula egiterakoan 100 euroko lehen ordainketa bat egin beharko dute izena ematen dutenek. Kurtsoari ekin aurretik erabakitzen badute ikastaroa ez dutela egingo, AEK-k %100a itzuliko dio. Behin ikasturtea hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dituzte.