Arizkorreta, Janacek eta Sousa protagonistak udako lehen hitzorduan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 1a, 13:15

Ricardo Sousak gidatutako Somethingek irabazi zuen arratsaldeko sari nagusia. Arg.: Isaac Farré Rico.

Udako giroa usaitzen da Donostiako Hipodromoan. Zaldi lasterketen denboraldia hasi da. Lehen jardunaldian bina garaipen eskuratu dituzte Arizkorreta prestatzaileak zein Vlacav Kanacek eta Ricardo Sousa jockeyek

HH Sheikha Fatima Bint Mubarak Cup sariak eman zion hasiera udako denboraldiari. Arabiar Arraza Garbiko zaldiek parte hartu zuten. Donostian dagoeneko lehiatu den Ichan de Bozoulsek eraman zuen garaipena. Alejandro Gutierrez Valek gidatuta kajoitik atera orduko buru jarri zen, zuzengunean menderatuko zutela zirudien arren, azken metroetan aldea ireki  eta lasterketa bereganatu zuen.

Bigarren lasterketan, Suances saria, Vaclav Janacek eguneko lehen garaikurra lortu zuen. More Late behorrarekin nagusi izan zen.

Arratsaldeko hitzordu nagusian, Guillermo Arizkorreta prestatzailearen Something zaldia izan zen garaile. Ricardo Sousa jockeyak puntatik puntura egin zuen lasterketa. Zuzengunean Powerful Sole eta El Sokna gerturatu ziren arren, Something-Sousa bikoak lehena igaro zuen helmuga.

Eta minutu batzuk geroago, estrategia berarekin, Sousak Persian Ruler Saria eskuratu zuen; oraingoan Boujucen gainean egin zuen. 

Azken saria Kenmya-Janacek bikoarentzat izan zen. Horiek ere lasterketako lehen momentutik aurre hartu zieten aurkariei eta lehen postua arriskuan jarri gabe Arizkorreta prestatzailearen zaldiak 2.000 metroko bidea burutu zuen. 

Denboraldiko bigarren jardunaldia ekainaren 7an izango da, goizez. 12:15ean hasiko da saioa.