Ostadar SKTko Kadete B taldeak kopako finalerdia jokatuko du

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 31a, 14:30

Ostadar SKTko Kadete I. Mailako B taldeak kopako kanporaketetan aurrera egin du. Neurketan nagusi izan zen eta Ordizia B 3-0 gainditu zuen; ekainaren 4an, igandearekin, 11:00etan, final erdia jokatuko du talde urdin-beltzak Urki CD Bren aurka, Michelin kirol gunean. Bestalde, Ostadar SKTk 2023-24 denboraldirako talde batzuk osatzeko asmoz, hainbat deialdi egingo ditu Michelin kirol guneko zelaian: alebin (2012 urtea) zein infantil (2010-2011 urtea) mutilak ekaianren 5ean eta 6an, 18:00etatik 20:00etara; hilabete horretako 7an eta 8an, ordu berean, emakumezko infantilak (2010-2011 urtea) eta kadeteak (2008-2009 urtea).